XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni naiz Jauna.

Ez gorrota biotzez anaia; esatekoa esaiozu agerian, zure bidez makurtu ez dedin.

Ez apenik billa (bengantzarik), ez erresumindu erritarrekin.

Maita adiskidea zeure burua bezala.

Ni naiz Jauna.

Nere legea bete ezazu, Ni bainauzu Zure Jaun eta Jainko.

Zurub. Goretsiko zaitut, Jauna, jaso bainauzu; ez baitituzu nere etsaiak nitaz pozarazi.

Ene Jainko Jaun, otsegin dizut eta sendatu nauzu; lurpetik bizirik atera nauzu; lurpera zoazenen artetik bizitara.

Luzag. Luzagarri Tractus Austerre egunekoa, 161 orr.

Berri Onaren zati au Joan'enetik.

Beiñola, Eliz-berritze jaiak ziran Jerusalen'en.

Negua zan, Jesus Jauretxean zebillen, Salomon'en aterpean.

Artan, juduek inguraturik au esan zioten: Noiz arte gauzkazu zalantzan? Esaiguzu zabal, Kristo zeran ala ez.

Esan ere egin dizuet eta ez duzute siñesten, erantzun zien Jesusek.

Aitaren izenean egin ditudanak Nitaz aitor egiten ari dira; zuek ez ordea, siñesten, ez baitzerate nere ardietako.

Nere ardiek nere mintzoa ba-dantzute, ta ba-darraizkit; betiko bizia ere ematen diet, eta ez dira betiko galduko, ta iñork ez dizkit eskutik kenduko.

Aitak esan didana, ezer bañon aundiagoa da, ta iñork ezin kendu dio Aitari eskutik.

Aita ta biok bat gera.

Orduan, juduek berriro arriak artu zituten Ua arrikatzeko.